berbalagun

Berbalagun taldeetan parte hartzeako izena emon daiteke

Bea Azpiri 2022ko urr. 4a, 10:59
Aek-k antolatutako mintzodromoa.

Berbalagun ekimenaren euskerazko mintzapraktikak debalde dira eta hainbat jarduera desbardinetarako aukerea emoten dabe: astegoienpasak, tailerrak, mintzataldeak eta mendi urtekerak berbarako.

Berbalagun taldeen ordutegi aukerea zabala da, eta tabernetako ohiko taldeez gainera, beste talde batzuk be badagoz, paseo taldea eta gurasolagun taldea esate baterako. Izena arratia_berbalagun@aek.eus helbidean, 662 199 033 telefonoan edo Igorreko Kubulu Euskaltegian bertan emon daiteke. 

Berbalagun ekimenaren euskerazko mintzapraktikak debalde dira eta hainbat jarduera desbardinetarako aukerea emoten dabe: mintzataldeak, familia ekintzak, txangoak, tailerrak, mintzodromoak, lehiaketak, berbaldiak, mendi urtekerak eta astegoienpasak, beste batzuen artean. Edade guztietako jentearentzat da eta partaideek zozketetan parte hartzean dabe eta deskontuak eta opariak izaten ditue. 

Dirulaguntzak

Hilaren 19ra arte, euskera ikastaroetarako dirulaguntza eskaerea egin daiteke Igorren. Eskaerea egiteko, Euskaltegian izena emonda euki behar da eta HABEn be dirulaguntza bera eskatu behar da. Informazino gehiagorako, Udaleko Euskera Zerbitzura jo, euskera@igorre.net edo arratia@aek.eus helbidera mezua bialdu, edo 94 685 25 18 eta 94 631 56 57 telefonoetara deitu daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!