futbola

Ligako liderra da gizonezkoen Arratia A

Asier Abrisketa 2022ko urr. 3a, 11:39

Lemoako Harrobi barriz hirugarrena da, jokatutako hiru jardunaldietan irabazita.

Gizonezkoen Arratia Ak hirugarren jardunaldia jokatu dau Iturrigorriko lehen taldearen kontra eta 1-3 irabazi dabe. Holan, zazpi puntugaz ipini dira lehenengo postuan, Basconia B taldeagaz bardinduta. Datorren partidua Gordexola taldearen kontra jokatuko dau Arratia Ak Urbietan, hilaren 8an 17:15ean.

Gizonezkoen Arratiako bigarren taldeak ostera, jokatutako hiru partiduak galdu dauz; La Merced taldearen kontrakoa izan da atzena, 5-1 galduta. Puntu barik, hamazazpigarren postuan dago Arratia B, jatsiera postuan, Datorren partidua Montefuerte A taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk Urbietan, hilaren 8an 19:30ean.

Arratiako andren taldeek be ez dabez bide onetik hasi euren ligak. Arratia Ak 0-2 galdu dau San Ignacio taldearen kontra eta lau partidutan hiru puntu baino ez ditue lortu. Beraz, jatsiera postuetan dago taldea. Hurrengo partidua Monte taldearen kontra jokatuko dabe hilaren 9an, 12:30ean etxetik kanpo.

Andrazkoen Arratia Bk ostera, astegoien honetan hasi dau ligea Sestao Riverren kontra eta 3-1 galdu dau. Holan, hamabigarren postutik hasiko dau aurtengo denporaldia. Datorren partidua Derio A taldearen kontra jokatuko dau Arratia Bk Urbietan, hilaren 9an 13:20an.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik barriz, oin arte jokatutako hiru partiduak irabazi ditu, hirugarren postura arte igonda. Atzen partidua Montefuerteren aurka jokatu dau eta 0-1 irabazi eben Lemoakoek. Datorren partidua hilaren 8an jokatuko da Arlonagusian, Ibarsusi izango dabe aurkari 17:00etan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!