futbola

Arratia A eta Lemoako Harrobi izan dira atzen jardunaldiko irabazleak

Asier Abrisketa 2022ko ira. 26a, 12:06

Andrazkoen Arratia Ak barriz, 4-0 galdu dau Burgosen eta gizonezkoen Arratia Bk be, 0-4 etxean.

Andrazkoen Arratia Ak Burgosen kontra jokatu dau ligako hirugarren jardunaldia eta 4-0 galdu dabe. Holan, hiru puntu daukiez oindino eta hamargarren postuan dagoz sailkapenean. Hurrengo jardunaldia Urbietan jokatuko dabe, San Ignacio taldearen aurka, urri bigarrenaren 1ean 17:45ean. Andrazkoen Arratia Bk ez dau oindino ligea hasi, baina urri bigarrenaren 2an jokatuko dau lehen partidua, etxetik kanpo Sestao River taldearen kontra 18:00etan.

Arratiako gizonezkoek barriz, bigarren jardunaldia jokatu dabe astegoienean. Arratia A Galea taldearen kontra lehiatu da Urbietan eta etxean geratu dira hiru puntuak, 2-0 irabazita. Holan, taularen erdikaldean dago Arratiako lehen taldea lau puntugaz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dau Iturrigorriren kontra, urri lehenengoaren 2an 11:00etan.

Gizonezkoen Arratia Bk barriz, ez dau oindino punturik lortu jokatutako jardunaldi bietan. Oingoan Begoña A izan eben aurkari Urbietan baina 0-4 galdu dabe. Datorren astegoienean, urri lehenengoaren 1ean La Merced A izango dabe aurkari etxetik kanpo 16:00etan.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik barriz, liga barriko partidu biak irabazi ditu momentuz. Atzen jardunaldian La Merced A izan dabe aurkari eta 2-1 irabazi eben, hiru puntuak Lemoan geratu dira beraz. Datorren partidua etxetik kanpo jokatuko dabe urri bigarrenaren 2an, Montefuerte taldearen kontra 18:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!