errugbia

Zapatuan jokatuko dau Arratiko Zekorrak taldeak lehen partidua

Asier Abrisketa 2022ko ira. 23a, 12:11

Igorreko San Txisme zelaian izango da Gaztedi Bren kontrako lagunarteko partidua, 17:00etan.

Euskal Ligako Senior 2. Mailako ligea urri bigarrenaren 1ean hasi aurretik, Arratiko Zekorrek aurkari bardinen kontrako partidua jokatuko dabe astegoien honetan. Bihar, hilak 24, izango da partidua Gaztedi B taldearen kontra, etxean 17:00etan.

Datorren astean beraz, Arratiko Zekorrak talde barriztuaren bigarren denporaldia hasiko da. 2022-2021 denporaldian zazpigarren geratu zan talde arratiarra, atzenaurreko hain zuzen be. Halanda be, lehen urtea izanda, ligako balorazino ona egin eben, "erregulartasun faltea" egon bazan be. "Hamabost jokalari egon garen partiduetako balorazinoa oso ona da, baina askotan hamabi joan behar izan gara arpegia emoten. Ez da erraza izan baina datorren urtera begira perspektiba onak dagoz, hau aurrera doa", adierazo eben aurreko ligea amaitzerakoan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!