errekea

Arratia errekea eskuz garbituko dabe herritarrek

Asier Abrisketa 2022ko ira. 22a, 16:33

Zapatuan, goizeko 10:00etan, arratiarrak herri inguruetan errekea garbitzera deituta dagoz Arantzazun, Areatzan, Artean, Igorren, Lemoan eta Zeanurin.

Errekea eta errekondoa garbituteko deialdiak urtero egoten dira fetxa desbardinetan eta, lekuaren arabera, herritarrek, talde ekologistek edo eskola-umeek egiten dabe behar hori. Aurten, Baso Biziak plataformea errekak garbituteko egunak bateratzea proposatu dau eta datorren zapatua, hilak 24, da aukeratutako eguna.

Eskunarruak eta errekarako erropea etxetik eroateko eskatu dabe antolatzaileek.

Arantzazun, Arginatx Mendi Taldeak deituta, plazan da hitzordua; Areatzan, Makatzak Arratiako Ekologistak-ek deitu dau eta herriko plazea da topagunea; Artean, Basoak eta Artea Sareak deitu dabe eta leku bitan batuko da jentea errekea garbituteko: plazan eta Basoan, hain zuzen be.

Igorren, Rugby zelaia da batzeako lekua, Igorreko Udalak, Bizi Igorrek eta Arratia Institutuak deituta; Lemoan, deialdia Karabie Gaztetxekoek egin dabe eta erromatar zubian bilduko dira eta Zeanurin, Eguzkiolak deituta, Eguzkiolan alkartuko dira herritarrak garbiketeari ekiteko. Igorren gainera programatxoa antolatu dabe: 09:30ean, gosaria emongo dabe Batxilergo 2. mailako ikasleek, gero errekearen garbikuzia egin ostean, 12:30ean, kopaua egongo da institutuko patioan. Bertaratutakoek Igorreko kiroldegian dutxea hartzeako aukerea eukiko dabe.

Ingurumenaren egoerea

Errekak garbitzeaz gainera, besteak beste, uraren egoerea eta zaborraren jatorria salatuteko, argazkiak eta bideoak egiteko eskatu dau Baso Biziak plataformeak, gero dossier bat egin gura dabe udaletxeetan, URA Agentzian, Ingurumen Fiskaltzan eta jente-aurrean aurkeztuteko. 

Oingo zapatuan, Eibarren, Soraluzen, Azkoitia-Azpeitian, Ataunen, Amurrion, Atxondon, Elorrion, Elgoibarren, Hernanin, Argantzonen eta Lemoizen be garbituko dabe errekea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!