auzoak

Sanmigelak ospatuko dira asteon

Asier Abrisketa 2022ko ira. 22a, 11:47
Urkisteko San Migel ermitea, Uriben.

Bediako Yeuri-Jauregi eta Zeanuriko Uribe auzoetan egongo dira ospakizunak zapatu, domekan eta astelehenean.

Urri lehenengoaren 29a izango da San Migel eguna eta Arratiako hainbat auzotan egongo dira honen inguruko ospakizunak. Hasteko, astegoien honetan Bediako Yeuri-Jauregi auzoan zein Zeanuriko Uriben egingo dira jaiak hilaren 24tik aurrera. Hurrengo astean barriz, Arteako Eleixabeitin mezea eta kopautxoa egongo dira eta Zeanuriko Altzusta auzoan, eguenetik zapatura izango dira jaiak. Igorren be, Garbeko jaiak ospatuko ditue eguen eta barikuan.

Egitaraua

Yeuri-Jauregi (Bedia)

Urri lehenengoak 24, zapatua

  • 12:00etan, jaien hasikerea eta pintxo-potea.
  • 13:00etan, Igel Txapelketea.
  • 14:30ean, auzo bazkaria.
  • 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak (bikoteko bat auzokoa izan behar da) eta jolasak.
  • 20:00etan, txokolatea eta bingoa.
  • 21:00etan, diskofesta.

Urri lehenengoak 25, domekea.

  • 14:00etan, VI. Pintxo Lehiaketea.

Uribe (Zeanuri)

Urri lehenengoak 24, zapatua

  • 14:00etan, auzo bazkaria.
  • Arrastian, Zapo Txapelketea eta Mus zein Briska Txapelketak.

Urri lehenengoak 25, domekea

  • 10:30ean, plazatik Urkistara bizikleta igokerea.
  • 12:30ean, mezea, barauskarria eta herriko txistulariak.

Urri lehenengoak 26, astelehena

  • 12:00etan, arimen aldeko mezea.
  • Arrastian, urdaia eta txokolatea.

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!