Urri lehenengoaren 29a izango da San Migel eguna eta Arratiako hainbat auzotan egongo dira honen inguruko ospakizuna. Hasteko, astegoien honetan Bediako Yeuri-Jauregi auzoan zein Zeanuriko Uriben egingo dira jaiak hilaren 24tik aurrera. Hurrengo astean barriz, Arteako Eleixabeitin mezea eta kopautxoa egongo dira eta Zeanuriko Altzuste auzoan, eguenetik zapatura izango dira jaiak. Igorren be, Garbeko jaiak ospatuko ditue eguen eta barikuan.
Egitaraua
Urri lehenengoak 24, zapatua
- 12:00etan, jaien hasikerea eta pintxo-potea.
- 13:00etan, Igel Txapelketea.
- 14:30ean, auzo bazkaria.
- 17:00etan, Mus eta Briska Txapelketak (bikoteko bat auzokoa izan behar da) eta jolasak.
- 20:00etan, txokolatea eta bingoa.
- 21:00etan, diskofesta.
Urri lehenengoak 25, domekea.
- 14:00etan, VI. Pintxo Lehiaketea.
Uribe (Zeanuri)
Urri lehenengoak 24, zapatua
- 14:00etan, auzo bazkaria.
- Arrastian, Zapo Txapelketea eta Mus zein Briska Txapelketak.
Urri lehenengoak 25, domekea
- 10:30ean, plazatik Urkistaren bizikleta igokerea.
- 12:30ean, mezea, barauskarria eta herriko txistulariak.
Urri lehenengoak 26, astelehena
- 12:00etan, arimen aldeko mezea.
- Arrastian, urdaia eta txokolatea.