ikastaroak

Izena emon daiteke Arantzazu, Areatza eta Dimako udal ikastaroetan

Bea Azpiri 2022ko ira. 20a, 11:23

Areatzan urri lehenengoaren 23an amaituko da epea; Arantzazu eta Diman barriz, hilaren 30ean.

Areatzako ikastaroetarako, izena hilaren 23ra arte emon daiteke udaletxean goizez, eta astelehenetan, arrastiz be bai, 15:30etik 17:30era. Arantzazun eta Diman barriz, hilaren 30era arte dago epea zabalik.

Guztira, hamaika ikastarok osotuten dabe Areatzako eskaintzea: Eskulanak, Crossfit, Boxeoa, Spinning, Pilates, Mantenimendu gimnasia, Puntua eta kakorratza, Ehoziri lanak, Joskintza, Luzaketak etaYoga. Danak izango dira hamasei urtetik gorakoentzat eta gitxienez, hamar persona egon beharko dira talde bakotxa osotuteko. Luzaketak eta Yogaren kasuan, prezioa 80 eurokoa da, astean ordu eta erdi emongo dira klaseak. Beste danak, ordu bikoak izango dira eta prezioa 110 eurokoa. Erdia izena emoterakoan ordaindu behar da eta hurrengo erdia, abenduan. 

Arantzazun, Txi kung,Yoga, Sukaldaritza, Mantenimenduko gimnasia, Entrenamendu funtzionala etaSpinning ikastaroek osotuten dabe 2022-2023 ikasturteko eskaintzea. Txi kung, yoga eta sukaldaritzako eskolak astean behin izango dira Kultur Gunean; Mantenimenduko gimnasia eta Entrenamendu funtzionala barriz, astean bitan izango da frontoian eta spinning saioak, gimnasioan. Ikastaroak urri bigarrenaren 3ko astean hasiko dira.

Dimako eskaintzea 2022-2023 ikasturterako Pilates, Luzaketak, Yoga, Entrnamendu funtzionala, Eskulanak, 3. adinean ariketa fisikoa eta Zunba ikastaroek osotuten dabe. Hamasei urtetik gorakoentzat dira eta gitxienez 8 persona behar dira taldea egiteko. Ordainketea hilero egin behar da eta ikastaroen prezioa, hilean 30 euroren bueltan dago Diman erroldatuentzat eta 40 euroren bueltan, Diman erroldatuta ez dagozanentzat.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!