ekoizleak

Arratiar bi Bizkaiko Artzain Gazta Txapelketako podiumean

Asier Abrisketa 2022ko ira. 19a, 11:56

Emilia Aranak bigarren postua eta Antxon Iturriagak hirugarrena lortu dabez Bermeon jokatu dan txapelketan.

Barikuan, hilak 16, izan zan Bermeon Bizkaiko Artzain Gazta Txapelketearen hogeta hamabigarren edizinoa. Bertan, Arratiako gaztaiak izan ziran sarituenak, guztira hiru sari lortuta. Emilia Arana zeanuriztarrak zidarra lortu eban eta Txonde Gaztaiaken egileak, Antxon Iturriaga billaroztarrak, brontzeaz gain dastaketa herrikoia be irabazi eban. Irabazle nagusia, Markina-Xemeingo Baskaran Gaztak izan zan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!