futbola

Irabazten hasi dau ligea Lemoako Harrobik

Asier Abrisketa 2022ko ira. 19a, 11:22

Arratia Ak bardindu eta Arratia Bk galdu egin dau denporaldiko lehen jardunaldia.

Gizonezkoen talde arratiarrak astegoien honetan hasi dabe 2022-2023 denporaldia euren ligetan. Arratia A Lurraldeko Lehentasunezko Mailan eta Arratia B zein Lemoako Harrobi Lurraldeko Lehen Mailan.

Arratia Ak zapatu arrastian jokatu eban Atletismo Ortuellaren kontra etxetik kanpo eta husna bardindu eben partidua. Datorren jardunaldian Galea Aren aurka lehiatuko dira Urbietan, hilaren 24an 19:45ean.

Arratia B taldeak ostera, Mungia A izan eban aurkari zapatuan eta 4-1 amaitu zan partidua, Mungiakoen alde. Datorren partidua Urbietan jokatuko da, hilaren 24an 17:00etan, Begoña Aren kontra.

Lemoako Harrobik barriz, lortu dauz denpòraldiko lehen hiru puntuak Begoña Aren kontra huts eta bi irabazi ostean. Bigarren jardunaldia La Merced Aren kontra jokatuko dabe Arlonagusian, zapatuan 17:45ean.

Arratia Ako andrek barriz, bigarren jardunaldia jokatu dabe Berriozarren aurka eta galtzean hasi baziran be, 2-1 amaitu zan partidua, arratiarren alde. Holan, zortzigarren postuan dagoz hiru puntugaz. Hurrengoan Burgosen kontra lehiatuko dira etxetik kanpo, domekan 12:00etan.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!