futbola

Astegoienean jokatuko dira gizonezkoen ligen lehen partiduak

Asier Abrisketa 2022ko ira. 16a, 10:00

Arratia A eta B taldeek zapatu arrastian hasiko dabe lehiaketea eta Lemoako Harrobik domeka goizean; hiru partiduak jokatuko dira etxetik kanpo.

Lurraldeko Lehentasunezko Mailan jokatzen dauan Arratia Ak zapatuan, 15:30ean, jokatuko dau etxetik kanpo igon barria dan Atletismo Ortuella taldearen kontra. Lemoako Harrobik talde honen kontra jokatu eban kategoriaz igon ahal izateko partidua, baina ezin izan eben garaitu.

Arratia B eta Lemoako Harrobi ostera, Lurraldeko Lehen Mailan dagoz, Arratia Bk pasau dan denporaldian lortu eban mailaz igotea lortu ostean. Arratia Bk etxetik kanpo jokatuko dau zapatuan, hilak 17, 17:00etan Mungia A taldearen kontra. Lemoako Harrobik be etxetik kanpo hasiko dau ligea domekan Begoña A taldearen kontra, 11:15ean.

Andrazkoak

Andrazkoen Arratia A taldeak pasau dan domekan jokatu eban Liga Nazionaleko lehen partidua eta gol bakarragaitik galdu eban Logroñes taldearen kontra etxetik kanpo. Ligako bigarren partidua domekan, hilak 18, jokatuko dabe eguerdiko 13:00etan Nafarroako Berriozar taldearen kontra Urbietan. Arratia Bk ostera urri bigarreneko lehen astegoinean hasiko dau ligea, etxetik kanpo Sestao River taldearen kontra.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!