futbola

Arratiako andrek hasi dabe ligea

Asier Abrisketa 2022ko ira. 12a, 11:29

Lehenengo partidua 1-0 galdu dabe, UD Logroñes taldearen kontra. Gizonezkoen Arratia Bk ostera, Superkopea jokatu dau baina ez da finalera ailegau.

Andrazkoen Arratia A taldeak domekan, hilak 11, jokatu dau Liga Nazionaleko lehen partidua eta gol bakarragaitik galdu dau Logroñes taldearen kontra. Bigarren taldean dago Arratia eta Eibar B, Burgos, San Ignacio, Real Sociedad B, Logroñes, Mulier, Monte, Racing B, Oiartzun, Tolosa, Berrizar, Pradejon B, Añorga, Logroño B eta Aurrera Vitoria izango ditu aurrez-aurre hurrengo hileetan. Ligako bigarren partidua datorren astegoienean jokatuko dau Arratiak, Berriozar taldearen kontra Urbietan. Urri lehenengoaren 18an, domekea, jokatuko dabe partidua eguerdian, 13:00etan.

Gizonezkoen Arratia Bk barriz, liga desbardinetako irabazleen artean jokatu dan XIX. Superkopan hartu dau parte astegoienean. Abadiño taldeak irabazi dau kopea eta ostetik gelditu dira hurrengoz hurrengo Etxebarri, Uritarrak eta Arratia B.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!