Ibilaldia

Arratia Herririk Herri bideko lehen etapea egiteko deialdia dago domekan

Asier Abrisketa 2022ko ira. 9a, 12:34

Gorbeiako Parke Naturalak antolatutako ibilaldian parte hartzeako 94 673 92 79 telefonoan emon behar da izena.

Urri lehenengoaren 11n, Gorbeiako Parke Naturalak antolatuta, Arratia Herririk Herri ibilbidearen lehenengo zatia egingo da oinez, Bediatik Igorreraino dagozan hamar kilometroak. Aldez aurretik emon behar da izena 94 673 92 79 telefonoan eta bertan emongo dabez deialdiaren zehaztasunak. Gainera, Bediara garraio publikoan heltzera animau dabe jentea.

Arratia Herririk Herri bidea, Arratiako Mankomunidadea osotuten daben bederatzi herriak lotuten dauzan ibilbidea da, Bediatik Ubideraino heltzean dana. Bide osoa dago seinalauta, 38 kilometrotan 1.900 metroko desnibela dauka eta oinez zazpi ordu eta erdian egin daiteke, gitxi gora-behera. Galapan barriz, lau ordutan eta ordu bi eta erdian bizikleteagaz egin ezkero.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!