pantailak euskaraz

Domekan amaituko da Pantailak Euskarazen lehiaketan parte hartzeako epea

Asier Abrisketa 2022ko irailaren 9a

Ekimenaren kamisetea jantzita, oporretako argazkiak sareetan alkarbanatzen dabezanen artean opari ugari zozketauko ditue.

Pantailak Euskaraz ekimenak Disney+, Netflix, Youtube eta zinemetan euskerazko edukiak buztartzen dauz eta udarako, ekimen parte-hartzaile bat ipini eban martxan: argazki lehiaketea. Urri lehenengoaren 11ra arte, alkartearen kamisetea jantzita oporretako argazkiak Twitter, Facebook eta Instagramen argitaratzera animau dabe jentea. Parte-hartze handia egon dala-ta luzatu eben epea.

Argazkiagaz batera, @pantailakeus eta @pantailakeuskaraz aitatu eta #pantailakeuskaraz traola idatzita egongo da zozketan parte hartzeako aukerea. Zozketako sarien artean Tinko Euskara Elkarteak emondako euskeraz konfigurautako telefono mobikor bat, Elkarren 50 euroko kultur-bonoa eta Garena txakolinaren kutxa bat egongo dira, baina badagoz beste opari sorpresa ugari be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!