Aurreko urteetan jente gehien euki daben ikastaro eta tailerrez gainera, udal batzuek ikastaro barriak be eskaini ditue eta horreen artean, sukaldaritza osasuntsua indarra hartzean doa. Gorputza sasoian manteniduteko gimnasia, jantzak, yoga, pilates eta antzekoek be arrakasta handia izaten jarraituten dabe Arratian.
Artea
Artean, hilaren 21era arte dago zabalik izen emotea. Eskulanak, Arte aplikaduak, 3. adineko gimnasia, Zumba, Pilates, Entrenamentu funtzionala, Txikung, Euskal dantzak nagusientzat, Dantza modernoa umeentzat eta Irakurleen Txokoak osotuten dabe Arteako eskaintza. Ikastaro guztiak urri bigarrenean hasi eta bagilean amaituko dira eta euren prezioa 50 euro eta 150 euro bitartean dago, Irakurleen Txokoa izan ezik, hau debalde da-ta. Ikasturte honetan Xabier Mendiguren idazle oparoak gidatuko dau Arteako Irakurleen Txokoa.
Lemoa
Lemoako Udalak 15 ikastaro antolatu ditu eta elikadura osasuntsuaren aldeko apustua egiten dau, edade desbardinetakoentzako ikastaroak eskainiz. Holan, 6 eta 9 urte bitarteko umeentzako Elikadura osasuntsuarekin familiarizatzen ikastaroa dago, 12 eta 16 urte bitartekoentzako Elikadura osasuntsura lehen pausoak, 18 urtetik gorakoentzako Elikadura kontzientea eta 60 urtetik gorakoentzat Elikadura gure osasunean izenpeko ikastaroak eskaintzen dira.
Lemoako ikastaro batzuk ikasturte osoa hartzean dabe baina beste batzuk lehenengo zatia edo bigarrena, horren araberakoa da matrikula epea. Berbarako, hilaren 14ra arte izango da Ginekologia naturala eta Ahalduntze sexuala; Gizonak eta parekidetasuna; Death cafe; Idazketa sortzailea; Umeen irakurle taldea; Elikadura osasuntsuarekin familiarizatzen; Elikadura gure osasunean; Informatika ikastaroa eta Eskulan ikastaroan izena emoteko epea.
Euskera ikastaroetarako ostera, 30era arte emon daiteke izena Udalaren webgunean, Euskara eskolak edo Euskara eskolak merkatarientzat ikastaroak jasoteko. Elikadura kontzienterako martrikulea barriz, abenduaren 5etik 16ra egin behar da eta zezeilaren 6tik 17ra, Bizikletan ibiltzen ikasi; Skate eta Elikadura osasuntsuaren lehen pausoak ikastaroak egiteko.