auzoak

Diman eta Lemoan ospatuko dabe San Antolin

Asier Abrisketa 2022ko abu. 31a, 10:29
Baba jana San Antolinen (Lemoa), 2015.

Urri lehenengoaren 2an, Oban mezea eta trikitilariak egongo dira eguerdian; San Antolin ermitan barriz mezea, baba jana eta erromeria.

Urri lehenengoaren 2an, barikua, leku bitan ospatuten da San Antolin: Lemoatx azpiko San Antolin ermitan eta Dimako Oba auzoan. Oban, astegoien osoan egongo dira hainbat ekintza San Juan eta San Antolin ermitan. Lemoan ostera, eguerditik iluntzeraino mantenduko da giroa Lemoatx azpian. Gainera, joan-etorria egiteko autobusa egongo da, 10:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.

Oba (Dima)

Urri lehenengoak 2, barikua

  • 12:00etan, mezea.
  • Gero, trikitixea eta pintxoak.

Urri lehenengoak 3, zapatua

  • 12:00etan, mezea.
  • 19:30ean, txitxi-burduntzia eta musikea.

Urri lehenengoak 4, domekea

  • 19:30ean, txokolatea.
San Antolin (Lemoa)

Urri lehenengoak 2, barikua

  • 12:00etan, mezea eta gero kopaua.
  • 14:00etan, Baba Lehiaketako lapikoen aurkezpena.
  • 17:00etan, Joxe Mendizabal erromeria.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!