BEGITU

Hilebete falta da BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea amaitzeko

Asier Abrisketa 2022ko abu. 25a, 10:50
Kaioak O Groven (Galizia), urruneko suteari begira//Zedarri Jauregi.

Urtero lez, zuen bidaietako argazkiak irakurle guztiakaz konpartiduten konbidatzen zaituegu. Landetxe batean, persona birentzako astegoien bat dago jokoan!

Urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik begitu@begitu.eus helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, personako hiru gehienez. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.

Irabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta sari nagusia, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk baten bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!