pantailak euskaraz

Datorren astean amaituko da Pantailak Euskarazen argazki lehiaketea

Asier Abrisketa 2022ko abuztuaren 23a

Abuztuaren 31n amaituko da Pantailak Euskarazen kamisetea jantzita, oporretako argazkiakaz lehiaketan parte hartzeako epea.

Pantailak Euskaraz ekimenak Disney+, Netflix, Youtube eta zinemetan euskerazko edukiak buztartzen dauz eta udarako, ekimen parte-hartzaile bat ipini eban martxan: argazki lehiaketea. Abuztuaren 31ra arte, alkartearen kamisetea jantzita oporretako argazkiak Twitter, Facebook eta Instagramen argitaratzera animau dau jentea.

Argazkiagaz batera, @pantailakeus eta @pantailakeuskaraz aitatu eta #pantailakeuskaraz traola idatzita egongo da zozketan parte hartzeako aukerea. Zozketako sarien artean Tinko Euskara Elkarteak emondako euskeraz konfigurautako telefono mobikor bat, Elkarren 50 euroko kultur-bonoa eta Garena Txakolinaren kutxa bat egongo dira, baina badagoz beste opari sorpresa ugari be.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!