birziklapena

Zeanurin eta Lemoan egongo da garbigune mobikorra

Asier Abrisketa 2022ko abu. 22a, 12:56

Abuztuaren 23tik urri lehenengoaren 5era egongo da hondakin txikientzako garbigunea herri bietan.

Artea eta Dimatik, Lemoa eta Zeanurira mobiduko dauz Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorrak bihar, eguaztena. Holan, hilaren 23ko 15:00etatik, urri lehenengoaren 5eko 14:00ak arte egongo da bertan hondakin txikiak ixteko aukerea. Lemoan Lehendakari Agirren egongo da edukiontzia eta Zeanurin, sarrerako aparkalekuan.

Hondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak. Gainontzeko hondakinak, ohiko garbigunera eroan behar dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!