jaiak

Dimako Olazabal auzoan eta Bedian ospatuko dira San Rokeak

Erredakzinoa 2022ko abu. 15a, 11:55

Gaur hasiko dira Olazabalgo San Rokeak 12:30ean. Bedian bihar ospatuko da eguna, mezea eta musikeagaz.

Olazabalgo San Rokeak gaur 12:30ean hasiko dira eta hiru egunez egongo da jai giroa bertan. Bedian mezea bihar 12etan hasiko dabe, hamaiketakoa eta trikitixea egongo dira ostean.

Olazabal (Dima)

Abuztuak 15, astelehena

12:30ean, Txakoli Egunaren hasikerea.

 

Abuztuak 16, martitzena

08:30ean, Ilunbeko atxara ibilaldia.

12:00etan, meza nagusia.

12:30ean, umeentzako jolasak.

13:30ean, Nagusien Bola Txapelketea.

16:30ean, Umeen Bola Txapelketea.

18:00etan, umeentzako opariak.

18:30ean, Patrice Dumoraren kontzertua.

19:30ean, txokolatea.

20:00etan, errifearen zozketea.

 

Abuztuak 17, eguaztena

14:00ean, auzo bazkaria.

 

San Roke Bedian

Abuztuak 16, martitzena

12:00etan, mezea eta ostean hamaiketakoa eta trikitixea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!