errugbia

Hilaren 23an hasiko dira errugbi entrenamentuak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 9a, 12:39

Arratiko Zekorrak taldea hileon hasiko da hurrengo ligarako prestatzen eta gazteak errugbira jokatzera animau gura dauz.

Abuztuaren 23an, martitzena, hasiko dira San Txismen Arratiako Zekorrak taldearen entrenamentuak, 19:30ean. Datorren ligeari begira, "talde oso ona" izango dabela aurreratu dabe zekorrek, "baina gazteak apuntetea gura dogu". Talde barriztuaren bigarren urtea izango da oingoa eta Senior Euskal Ligako Bigarren Mailan egongo dira barriro.

Entrenamentuak, Igorreko San Txisme zelaian egingo dabez astean birritan. Martitzenetan astero, eta bigarrena eguen edo barikuan, partidurik ez badago. Arratiako Zekorren kide izan gura ezkero, entrenamentura joan edo entrenatzaileagaz kontaktuan ipinteko, 639 504 375 telefonora deitu (Ekaitz), azaldu dabe zekorrek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!