birziklapena

Artea, Dima eta Zeberion egongo da garbigune mobikorra hileon

Asier Abrisketa 2022ko abu. 3a, 09:19

Artea eta Diman, hilaren 9tik 23ra egongo da hondakin txikientzako garbigunea, Zeberion barriz hilaren 10etik 24ra.

Igorren egon ostean, gailu eta hondakin txikiak botateko ipiniko dau Bizkaiko Foru Aldundiko Garbiker enpreseak garbigune mobikorra Artea, Dima eta Zeberion. Beste hondakinak, handiagoak diranak ohiko garbiguneetara eroan beharko dira.

Hondakin mota asko batzeako gaitasuna dauka: etxeko tresna txikiak, sueteko tresnak, etxeko orioa, sakeleko telefonoak, kableak, pinturak eta disolbatzaileak, aerosolak, kutsatutako xurgatzaileak, tonerrak, tintazko kartutxoak, metalezko kapsulak, plastikozko kapsulak, pilak, CDak, DVDak, kaseteak eta erradiografiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!