Begitu

Hasi dira heltzean BEGITUren Argazki Lehiaketarako lehen erretratuak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 1a, 18:09
Peruko Carhuacocha lakutik ibili dira Garazi Santos eta bere lagunak.

Urri lehenengoaren 25era arte bialdu ahalko dira oporretako argazkiak begitu@begitu.eus helbidera. Landetxe batean, persona birentzako astegoiena dago jokoan!

Garagarrilaren 1a heldu orduko ipini zan martxan urteroko BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea eta heldu dira daborduko argazki batzuk. Hurrengo asteetan, urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik begitu@begitu.eus helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, bakotxak hiru proposatu ahalko dauz gehienez be. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.

Urtero lez, zuen bidaietako argazkiak irakurle guztiakaz konpartidutera konbidatzen zaituegu!

Irabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk batan bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!