enpresak

Transizino digitala izan da Arratiako Enpresa Foroaren ardatza

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 18a, 11:06
argazkia: Errota Fundazioa

Enpresa Foroaren bederatzigarren saioa "oso emonkorra" izan dala balorau dau Errota Fundazioak: "Proposamen barritzaileak ezetu eta enpresek esperientzia aberasgarriak partekatu ditue".

Hilaren 8an ospatu zan, Errota Fundazinoak antolatuta, Enpresa Foroaren bederatzigarren saioa. 2017an hasitako bidea jarraituta, enpresa industrialen trantsizino digitala landu eben hizlariek Arratiako enpresetako ordezkarien aurrean. Hasteko, Iñaki Leibar Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikorako eta Berrikuntza ataleko teknikariak aldundiaren laguntza programa "Digital eta Berdeak" azaldu ebazan; enpresei trantsizino digitalerako bidean laguntzeko helburua dabenak.

Ostean, Arratiako enpresa batzuek euren esperientzia propioak azaldu ebezan. Esaterako, Ormaurreko Ibon Silvak lehengai eta konsumogarrien automatizazinoaren inguruan egin eban berba. Electro Ilunbeko Jose Ramon Ribatek barriz, plantako datuak eskuratzeko sistemak izan ebazan berbagai eta Batzeko Igor Bustinzak zibersegurtasunaren garrantzia azpimarratu eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!