Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saileko buruak atzo aurreratu ebanez, Araban indarrean dagozan murrizketak Bizkaia eta Gipuzkoara be luzatuko dira astegoienean: "Astegoieneko tenperatura altuek eta haize nabarmenak su-arrisku handia eragingo dabe". Holan, landa eremuetan bizi dan jenteari "zuhurtziaz" jokatzeko eskatu deutsee.
Baso-suteetarako Larrialdi Planak alerta egoeratik arrisku fasera egingo dau salto beraz. Erkorekak azpimarratu dau, udako astegoienetan ohikoak diran barbakoak alde batera gertatu beharko dirala oingoan. Lemoan adibidez, Lemoatxako barbakoak zigilatu dabez daborduko eta Igorren Larraganekoak. Horregaz batera, soloetan sastrakak erretea eta baso-lanetan edozein motatako makinaria erabiltea debekatuko dira. Gainera, uztak makinariagaz batzeako murrizketa ugari ipiniko ditue martxan.
Santamañeko jaiak, bertan-behera
Arteako Udalak gaur bertan jakinarazo dauanez, bihar Santamañeko jaiak ospatzeko pentsauta egoazan paella txapelketea eta karta-jokoak bertan-behera gelditu dira. Beraz, 11:30eko mezeagaz baino ezin izango dabe eguna ospatu.