abeltzaintza

Zabaldu da ardi-ule bilketan izena emoteko epea

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 13a, 10:38
argazkia: basozainak.com

Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak antolatu dauan bilketarako, garagarrilaren 26a izango da bertara deitzeako atzen eguna.

Aurten be, Gorbeialde Landa Garapenerako Alkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzeagaz, artzainentzako ardi-ule bilketea antolatu dau Arratia-Nerbioi eskualdean. Gorbeialdek ardien ulea batzea gura izan ezkero, artzainek 94 631 55 25 telefonora deitu beharko dabe. Horretarako aukerea garagarrilaren 26ra arte luzatuko da.

Baldintza bakarra baserria edo esplotazinoa Arratia-Nerbioi eskualdean helbideratua izatea da. Batutako artileari frogak egin ostean ebatziko dabe zer egin: ehungintzarako erabili, konposta lortu edo hondakin lez kudeatu.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!