BEGITU

Martxan dago BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea

Asier Abrisketa 2022ko uzt. 6a, 09:45
2021eko Oporretako Argazki Lehiaketako irabazlea/Nagore Agirrebeitia

Urtero lez, zuen bidaietako argazkiak irakurle guztiakaz konpartiduten konbidatzen zaituegu. Landetxe batean, persona birentzako astegoien bat dago jokoan!

Garagarrilaren 1a heldu orduko ipini da martxan urteroko BEGITUren Oporretako Argazki Lehiaketea. Hurrengo hileetan, urri lehenengoaren 25era arte egongo da zabalik begitu@begitu.eus helbide elektronikoa Arratia, Zeberio eta Ubideko herritarren oporretako argazkiak jasoteko, hiru gehienez. Argazkiagaz batera non, noz eta nok atara dauan be esan beharko da mezu elektronikoan.

Irabazlea edo, epaimahaiak holan ebatzi ezkero, irabazleak urri bigarrenean argitaratuko dira eta saria, Euskal Herriko landetxe batean astegoien bat pasatzeko bonua izango da. Epaimahaia BEGITUko erredakzino-taldeak osotuko dau. Argazkiak urri bigarrenean argitaratuko dira, baina BEGITUk batan bat arinago argitaratzeko eskubidea gordeko dau.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!