jaiak

Auzoetako jaiak astegoienean

Asier Abrisketa 2022ko eka. 29a, 16:40

Elorriagako San Pedro ermitea, Lemoan.

Lemoako Elorriagan eta Zeanuriko Undurragan sanpedroak ospatuko ditue, Areatzako Ospitalosten barriz, santomasak.

Gaur, hilak 29, da San Pedro eguna eta hasi dabez jaiak Zeanuriko Undurraga auzoan. Mezea eta barauskarria izan dabez goizean baina astegoienean be jarraituko dau jaiak. Zapatuan, garagarrilak 2, goizean goizetik hasiko da jaia, 08:00etako kalejireagaz. Gero, Txatonean poteoa eta auzo bazkaria egingo dabe eta ostean, Eingo taldeak ipiniko dau musikea. Arrastian, igel jaurtiketara jokatu eta txitxi-burduntzia jateko aukerea be izango dabe. Domekan Tortilla Txapelketan parte hartuko dabe auzotarrek eta arrastian Bolo Txapelketea jokatu bitartean, umeentzako jolasak egongo dira. Ospakizunei amaierea emoteko, txokolatea eta zozketea egongo dira.

Lemoako Elorriaga auzoan zapatuan ospatuko dabez sanpedroak, txosnea eta trikitilariak egongo dira. Horrezaz gain, egun osoko egitaraua antolatu dau Elorriako Jai Batzordeak, 12:00etako mezeagaz hasi eta iluntzera arte. 13:00etan luntxa jan eta jarraian, herri kirolak egongo dira. 14:00etan barriz, Igel Txapelketea egongo da. Bazkalostean ostera, Mus Txapelketea hasiko da 17:30ean eta boloena 19:00etan. Amaitzeko, Elorriagan be txitxi-burduntzia egingo dabe 20:00etan.

Egun berean, gargarrilaren 2an, santomasak ospatuko dira Areatzako Ospitaloste auzoan. Eguerdian, mezea egongo da ermitan, 12:00etan. Iluntzean barriz, parrilladea egongo da afaltzeko, 20:00etatik aurrera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!