pantailak euskaraz

Udako argazki lehiaketea antolatu dau Pantailak Euskaraz ekimenak

Asier Abrisketa 2022ko eka. 28a, 11:52

Pantailak Euskaraz-en kamisetea jantzita, oporretako argazkiak sareetara igoten dabezanen artean hainbat sari zozketauko ditue uda amaitzerakoan.

Pantailak Euskaraz ekimenak Disney+, Netflix, Youtube eta zinemetan euskerazko edukiak buztartzen dauz eta udarako, ekimen parte-hartzaile bat ipini dau martxan: argazki lehiaketea. Abuztuaren 31ra arte, alkartearen kamisetea jantzita oporretako argazkiak Twitter, Facebook eta Instagramen argitaratzera animau da jentea.

Argazkiagaz batera, @pantailakeus eta @pantailakeuskaraz aitatu eta #pantailakeuskaraz traola idatzita egongo da zozketan parte hartzeako aukerea. Zozketako sarien artean Tinko Euskara Elkarteak emondako euskeraz konfigurautako telefono mobikor bat, Elkarren 50 euroko kultur-bonoa eta Garena Txakolinaren kutxa bat egongo dira, baina beste opari sorpresa asko be egongo dira.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!