ikerketa

Hizkuntzaz aldatzeko gaitasuna ikertzeko parte hartzaile bila dabil Iraia Flores

Asier Abrisketa 2022ko eka. 24a, 12:21

Euskeraz eta gazteleraz dabizan elebidunen hizkuntza erabilerea dabil ikertzen Flores doktoretzan eta memoria zein hizkeran eragiten daben gaixotasun bako helduak behar dauz ikerketarako.

Iraia Flores igorreztarrak Zientzia Kognitiboa ikasi eta honen inguruko doktoretza dabil egiten Universitat Oberta de Catalunyan. Bere doktoretzan hizkuntzaz aldatuteko gaitasuna dabil ikertzen, konkretuki euskeraz eta gazteleraz dabizan elebidunen hizkuntza erabilerearen gainean. Galdakaoko Hospitalean hizkera eta memorian eragiten daben gaixotasunak dabezan pazienteakaz dabil lanean baina parte hartzaile "osasuntsuak" behar dauz datuak alderatu ahal izateko.

Parte hartu gura izan ezkero, deitu edo idatzi 697 488 332 telefonora.

Holan, Flores ikerketan parte hartzeako boluntario arratiarren bila dabil oin. 20 eta 80 urte bitarteko personen bila dabil, txikitatik bai euskeraz bai gazteleraz moldatzen diranak eta hizkera zein memorian eragiten daben gaixotasun bakoak. Hurrengo lau edo bost hileetan egongo da Flores ikerketarako saioak antolatzen.

Esperimentuak banaka egingo dauz, 45 minutu inguruko saioetan. Batetik, lehen hamabost minutuetan berak aukeratutako istorio edo ipuin bat kontau beharko dau parte hartzaileak, euskeraz eta gazteleraz. Honen ostean, Floresek argazki batzuk erakutsi eta ozenki izendatu beharko dauz parte hartzaileak. Saioetan, ahotsa grabauko da ikerketarako, baina norberaren datu personalak ez dira inon argitaratuko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!