san juan

San Juan suek argiztauko dabe gaurko gaua

Asier Abrisketa 2022ko eka. 23a, 12:17

Tradizinoari eutsiz, zapoak eta sugeak erre eta artoak eta gariak gordeko dabez herri guztietan udako solstizioa ospatuteko.

Arantzazun, 18:00etan hasiko dira gaueko sua elikatzeko egurra batzean. Gero, 21:30ean izetuko da sua eta sardina zein saiheski errea zerbitzauko da herritarren artean.

Areatzan 20:00etan izango da Zubizarran San Juan sua izetuteko momentua eta hemen be egongo dira sardinak. Suaren aurretik, 18:30ean Arratiako Musika Eskolako ikasleen musika emonaldia egongo da eskolako aterpean.

Artean, Santamañen izango da ospakizuna 20:00etatik aurrera. Sua eta sardina janagaz emongo jako ondo etorria udari.

Bedian jaiak hasiko dira gaur, San Juan bezperan. Gauerdian izetuko da sua, Jokaldiren kontzertuaren eta Jauziri taldearen jantzen ostean, kalejiran egingo dabe surainoko bidea bediaztarrek.

Diman, "Sua izetu, etxeko traste zahar guztiak erre eta txitxiburduntzia egingo" dabe frontoi handiaren alboan, 20:30etik aurrera.

Igorren, urtero lez San Juan auzoan izango da ospakizuna. 19:30etako txupinagaz hasiko da jai giroa. Bilbao anaien trikitixek ipiniko dabe musikea, sardinek beteko dabez tripak eta zelan ez, suak emongo dau argitasuna.

Lemoan ostera, Kotxepin Kultur Etxe osteko landan izango da San Juan sua eta parrilladea, 21:00etatik aurrera. Baina arrastian, 19:00etan, umeentzako ekintzak egongo dira Atxetako arkupeetan.

Ubiden be, San Juan bezperan hasten dira herriko jaiak. 22:00etan sua izetu aurretik, jaiei hasikerea emoteko arbolea altxauko da udaletxe aurrean, 19:00etan. Gero, beste hiru jai egun izango ditue aurretik Sanjuanak ospatzeko.

Zeanurin barriz, Altzuaga auzoko jaiak hasiko dira gaur eta bertan izetuko da sua. 15:00etan txupina bota ostean 21:00etan hasiko da gaueko jaia. Suaren berotasunean trikitixa doinuak entzun eta sardinak, txarri giharra eta txokolatea egongo dira jateko.

Zeberion ostera Arkulanda auzoan, Mosondon, izango da ospakizuna 21:30etik aurrera. Bertan sua izetu eta parrilladea, txokolatea eta edana egongo dira, su ikuskizunagaz batera.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!