Errusia-Ukraina

Lemoa eta Zeberioko Batzokietan Errusiaren alde egindako pintaketak salatu dauz EAJk

Asier Abrisketa 2022ko eka. 21a, 15:03

Gaur goizaldean agertu dira Bizkaiko Batzoki desbardinetan Errusiak gerran erabilten dauan 'Z' letrea eta igitai eta mailuaren sinboloak.

EAJren Bizkaiko ejekutibeak salatu dauz atzen gauean hainbat Batzokitan agertu diran Errusiaren aldeko pintaketak. Larrabetzu, Lezama, Lemoa eta Zeberioko Batzokietako sarreretan egin ditue ezezagunek sinbolo bi. Batetik, Errusiak Ukrainan identifikazino sinbolo lez erabiltzen dauan 'Z' letrea. Bestetik, komunismoaren sinboloa dan igitai eta mailua.

Bizkai Buru Batzarren ustez, "Ukrainatik Euskadira heldu diran errefujiaduen oinarrizko eskubideen eta giza duintasunaren aurka" egiten daben ekintzak dira, "zarpail, bandaliko eta justifikazino bakoak". Horrezaz gain, gehitu dabe "gitxiengo batek" egindako jarduerek ezin dabela ezabatu "gizartearen gehiengo nagusiak gerra arbuiatzen dauala". Amaitzeko, ulertezina dala dinoe, "Putinek ekarri dauan gerrea" babestea eta "pintadakaz biktimak barriro biktimizau gura izatea".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!