Gorbeialde Turismok aurten be prestau dauz Gorbeia inguruak ezetutera emoteko hainbat bisita gidatu. Gurean Areatza, Dima, Ubide, Zeanuriko Undurraga eta Zeberioko Ermitabarrin egingo dira bisitak, baita Orozko eta Otxandion be. Bagilaren 26an hasi eta urrietararte iraungo dau ibilbide zikloak.
Areatzako uribildua ikusteko garagarrilaren 17an, abuztuaren 13an edo urri lehenengoaren 18an emon daiteke izena; 11:00etan hasiko dira danak. Dimako bizitza tradizionala barriz garagarrilaren 30ean, urri lehenengoaren 4an eta urri bigarrenaren 2an ezetu ahalko da, 11:00etan hasita. Ubideko kaltzadea ikusteko egunak garagarrilaren 23a, abuztuaren 20a eta urri lehenengoaren 24a izango dira, 10:00etan. Undurraga inguratzeko ostera, garagarrilaren 2an, abuztuaren 27an eta urri bigarrenaren 15ean emon daiteke izena, 11:00etan. Amaitzeko, Ermitabarri bagilaren 26an eta urri lehenengoaren 3an bisitauko dabe, 11:30ean.
Izena 94 612 26 95 telefonoan, turismo@gorbeialdea.com helbidean edo basquemountains.eus-en emon daiteke.
Orozko eta Otxandio
Orozko eta Otxandioko inguru naturala ezetuteko bisitak be antolatu dauz Gorbeialdek. Orozkon, bi izango dira ibilbideak: Zubiaurretik Izartzako pagadira garagarrilaren 16an eta Irigoititik Atxulora urri lehenengoaren 17an.
Otxandioko ibilbidea barriz mendiko bizikletan egingo da: garagarrilaren 9an, abuztuaren 6an eta urri lehenengoaren 10ean.