hezkuntza

Zabalik dago Galdakaoko Helduen Hezkuntza Ikastetxean izena emoteko epea

Asier Abrisketa 2022ko eka. 20a, 12:12

HHIk helduentzako oinarrizko prestakuntza emoten dau zentro publiko, ofizial eta dobako honetan. Eskolak Lemoan eta Igorren emoteko aukerea be badago.

Irakaskuntza presentziala da CEPA Galdakao HHIn, eta prestakuntza-aukerak eskaintzen dira zentro publiko, ofizial eta dobako honetan. Gainera, jarduera soziokulturalei ekin jakie barriro, berbaldiak, tailerrak eta urtekerak. Galdakaon (Urreta kalea 4-6, atzekaldea), Igorren (Kultur Etxea) eta Lemoan (Liburutegia, Arraibi 2) be emoten ditu eskolak.

Helduen Hezkuntza Ikastetxeetan egiten diran ikasketetara 18 urte bete dabezan edo matrikulazinoa egiten dan urte naturalaren barruan beteten dabezan personak sar daitezke, salbu eta ikasturtearen hasikeran Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikastetxe batean matrikulau badira.

Helduen Hezkuntzak oinarrizko prestakuntza emoten dau: alfabetatzetik hasi eta Bigarren Hezkuntzako graduau titulua lortu artekoa. Bigarren Hezkuntzako graduau titulua lortu ondoren, beste ikastetxe batzuetan erdi-mailako heziketa-ziklo bat edo Batxilergoa egiteko aukerea dago.

Matrikulazinoa

Galdakaoko Helduen Hezkuntza Ikastetxean ikasketak egin gura dabenek zabalik dabe 2022-23 ikasturterako matrikulazinoa egiteko epea. Goizetan 10:00etatik 12:00etara eta arrastietan 18:00etatik 20:00etara egin daiteke izen emotea. Horretarako, bagilaren 30a izango da atzen eguna.

Informazino gehiago gura izan ezkero, telefono honeetara deitu daiteke: 94 456 60 98 telefonora edo 688 810 808 whatsapp-era; info@epagaldakao.com helbide elektronikora edo www.epagaldakao.com webgunera be jo daiteke.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!