2022ko Euskal Inertzia Kopako erlojupeko lasterketa bi jokatuko dira Arrastian datorren astegoienean. Proba honeek Sputnik Koparako be izango dira puntuagarriak eta Arratia mailako txapelketea egiteko aprobetxau dabe Arratiako Freeskate Taldekoek. Izan be, arratiarrentzako sari banaketea egongo da lasterketa bakotxaren ostean.
Lehenengo lasterketea Zeanurikoa izango da, hilaren 25ean. 17:00etatik aurrera hasiko dira lasterkariak Soloetatik Arregia auzora bajatzen, eskola pareko aldatzetik pasauta. Hurrengo egunean, hilak 26, Diman izango da lasterketea goizez. 10:30etan hasiko dira pilotuak Olazabaletik behera egiten, Santururaino.
Lasterketetarako izen emotea zabalik dago Euskal Inertzia Koparen webgunean. Bagilaren 22a baino arinago egin behar da matrikulea. Goitibeherarik ez dabenentzako, honeek erosi edo alokatzeko aukerea be badago www.maldanbehera.com webgunean.