autodeterminazino eskubidea

Pirinioak argiztatzeko deia zabaldu dabe Arratiako Gure Eskuko kideek

Asier Abrisketa 2022ko eka. 15a, 12:29

Autodeterminazino eskubidea aldarrikatzeko, garagarrilaren 2an Pirinioetako 300 gailurretik gora argiztauko dabez kataluniar eta euskal herritarrek. Izena Gure Eskuren webgunean emon daiteke.

Herrialde Katalanetako eta Euskal Herriko herritarrek zubi argiztatu bat eregiko dabe garagarrilaren 2an Pirinioetako tontorretatik, Bizkaiko golkotik hasita Mediterraneora, autodeterminazino eskubidearen alde. Parte hartzea handia izatea gura dau Gure Eskuk eta beraz, zabaldu dabe izen emotea www.gureesku.eus webgunean.

Gailur "berde" eta "gorriak" desbardindu dauz antolakuntzeak. Berdeak edozeinek igoteko aproposak dira eta gorriak, mendizale trebatuentzako. Atzen honeetarako plazak mugatuak dira eta pirinioetakobidea@gureeskudago.eus helbidera idatzi behar da honeetara igoteko. Webgunean izena emoterakoan, bakotxaren bizitokiaren arabera proposatuko dira gailurrak, herritarrakaz batera joan ahal izateko.

Esaterako, Igorreko Gure Eskukoak Haltzamendira joango dira ekimenaren egunean. Urtean zehar nikiak saldu eta informazinoa banatuten egon dira Igorren. Holan egin dabe BEGITU aldizkariko Begi Txindorra atalean parte hartzeako deia: "Euskal Herritik Pirinio aldera joandako familiak, baita Kataluniatik joandakoak be, Auñamendiak argiztauko doguz, Kantauri Itsasoan hasi eta Mediterraneoraino, aldarrikapen ozen bat egiteko: Herri bat gara! Etorri gura dozuenok Bidarrai inguruan aukera asko daukazuez ostatua hartzeako. Arratiako herrietatik joango garan hainbat parte hartzaile Amestoya kanpinean alkartuko gara, eta bertatik Haltzamendira joango gara".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!