uda

Beroa helduta, hurrengo egunetan zabalduko ditue ugerlekuak

Lemoakoak bagilaren 18an zabalduko dabez ateak, Areatzakoak ostera, hilaren 20an.

Lemoako ugerlekuan, bagilaren 18an zabaldu eta urri lehenengoaren 18an zarratuko dabez ateak. Goizeko ordutegia finkoa izango da, 11:00etan zabalduko ditue ugerlekuak. Iluntzean barriz, zarratzeko ordua aldatuko da hilero. Bagilean 19:30ean zarratuko dabez, 20:30ean garagarrilean, 20:00etan abuztuan eta 19:30ean urri lehenengoan.

Areatzakoak barriz, hilaren 20an zabalduko ditue, astelehenean. Ordutegi finkoagaz, goizeko 11:00etatik, 20:00ak arte. Baina zabaldu aurretik, bonua egiteko aukerea egongo da astegoienean, hilak 18 eta 19an, 11:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara. Halanda be, aurrerago be egin ahal izango da. Ohikoa danez, Arantzazu, Artea, Dima eta Igorrekoek be Areatzako herritarren moduan pagau ahal izango dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!