ekologismoa

Elikadura burujaubetza eta mobikortasun jasangarria landuko dauz Makatzakek asteon

Asier Abrisketa 2022ko eka. 14a, 16:40
argazkia: Itsasoiko

Eguaztenean Itsasoiko dokumentalaren proiekzinoa eta zapatuan Arratiatik "bizikletadea" antolatu dauz talde ekologistak.

Makatzak Arratiako Ekologistak taldeak elikadura burujaubetzarantzako eta mobikortasun jasangarrirako pausoak emoten segidu gura dau aste honetarako prestatu dauzan ekintza biekaz. Batetik, bagilaren 15ean Itsasoiko. Itsasotik sasoikoa dokumentala proiektauko dabe Igorreko Kultur Etxean 18:00etan. Bestetik, hilaren 18an, 10:00etan Zeanurin hasita Arratia bizikletaz kurutzauko dabe, herriak "bizikleta-lagunak" diran baloratzeko.

Eguaztenean proiektauko dan dokumentala, Itsasoiko, oin dabil Euskal Herritik aurkezpen bira egiten. Bertan, Euskal Herriko arrantza eredua aztertzen da eta eredua artisau arrantzara hurbiltzea proposatzen dau, bai elikadura bai ingurumena zaintzeako. Eztabaida izetuteko hainbat galdera planteatzen dira: "Zelangoa leiteke Euskal Herria arrantza barik? Zelangoak leitekez gure arraindegiak, bertako arrain barik?".

"Bizikletadan" ostera, Arratiatik eta bertako herrietatik bizikleteagaz segurtasunez mobidu ahal izatea da helburua. Horretarako, Zeanuritik hasi eta Lemoaraino herri guztietatik pasau ostean, Dimara joango dira bizikletan. Holan bideak, segurtasuna eta aparkalekuak balorauko dabez, besteak beste, hobekuntza proposamenak egin ahal izateko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!