Ikasleei udan be euskeraz berba egiteko aukerea emon guran, AEK-ko Mintzalagun dinamikeak, Udan ere euskaraz izeneko kanpainea martxan ipini dau, berbalagun taldeak sortzeako helburuagaz. Izena, Kubulu euskaltegian, http://emanizena.praktikatu.eus helbidean edo 662 199 033 telefonora whatsapp bat bialduta emon daiteke.
Beste alde batetik, datorren ikasturtean euskerea ikasten hasi edo segidu gura dabenentzat eskaintza berezia emon dau jakietara AEK-k. Igazko prezioa mantentzeaz gainera, bagilaren 30a aurretik izen-emotea egiten daben ikasleek %5eko deskontua eta ordainketa malguagoa izango dabe eta lehentasuna izango dabe ikastaroetan.
AEKren helburu nagusia "jente gehiagorengana" ailegetea da. Holan, euskaltegietan aurrez aurreko taldeak, autoikaskuntza, online ikastaroak eta jardun biko eredua be eskainiko dabe. Horregaz batera, Foruko barnetegia urte osoan zabalduko dabe.