Zozketea

Euskal Herria Zuzenean jaialdirako sarrera parea zozketauko dau BEGITUk

Asier Abrisketa 2022ko eka. 7a, 11:58

Irisarrin (Behe Nafarroa) izango da garagarrilaren 1etik 3ra EHZ jaialdia. Zozketan parte hartzeako, sare sozialetan argitalpena partekatu eta komentario bat egin, entzun gura dozuen taldearen ingurukoa.

Uztailaren 1ean, 2an eta 3an ospatuko da aurtengo Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia, Behe Nafarroako Irisarrin.  1996 urtetik, rap, rock, elektro, metal, reggae… Publiko guztiei egokitutako eskaintza bat proposatzen dau festibalak, euskal taldeak eta nazinoartekoak batuta. Musikearentzako bakarrik ez, alkartruke politikorako lekua be badago EHZn tailer, berbaldi, mahai-inguru eta bestelako lanketa kolektiboen bitartez.

Sarrera bi lortu gura izan ezkero sare sozialetan argitalpena partekatu eta komentario bat egin, entzun gura dozuen taldearen ingurukoa. Bagilaren 12a izango da parte hartzeko atzen eguna. Zorte on!

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!