Domeka goiza egun berezia izango da Arratiako korrikalarientzako, Arratiako Maratoi Txikiaren 41. edizinoa jokatuko da-ta. Arratia Ikastolak, Igorreko jubiladuek, Igorreko Udalak, Arratia Institutuak, Arratiako Motor zaleen alkarteak eta Arratiako Ziklista Elkartea izan dira jardunaldia antolatzeko arduradunak.
Adinaren arabera, hiru ibilbide prestatu dabez aurten. Luzeena Zeanuritik Igorreraino jokatuko da, 11 kilometro. Horretarako autobus bat urtengo da 09:30ean Igorretik. Izan be, izen emotea Igorreko kiroldegian egingo da 08:45etik 09:15era. Beste aukera bat, bagilaren 4ra arte izena sailkapenak.com webgunean egitea da.
2005 eta 2009 artean jaiotako gazteek barriz, Arteatik Igorreraino egingo dabe galapan. Honeek 10:30etan urtengo dira plazatik. Izen emotea 09:15etik aurrera egin behar da Arteako plazan bertan. Txikerrenak barriz, 2010etik aurrera jaiotakoek, Igorretik egingo dabe zirkuitu bat 10:00etatik aurrera, izen emotea egunean bertan egin beharko dabe, eskoletako aterpean.