Atzo, maiatzak 30, hasi zan Kurkuluxuetan Kultur Elkarteak Areatza, Artea, Igorre eta Lemoako eskolakaz batera antolatutako Arratiako Antzerki Topaketearen bosgarren edizinoa. Emonaldiak arrastiko 17:30ean hasten dira, Igorreko Kultur Etxean. Guztira, hiru jardinaldi daukaz topaketeak, hurrengoak bagilaren 1ean eta 2an izango dira.
Eskola bakotxean, langai desbardinak izan ditue ikasleek. Lemoakoek bullyingaren gaineko film laburrak egin dabez. Igorrekoek ostera, ipuin klasikoetan oinarritutako antzezlanak prestatu dabez. Areatzakoek musikal bat taularatuko dabe eta Arteakoek, film saritu baten egokitzapena zein sketchez osotutako pieza bat.
Egitaraua
Maiatzak 30, astelehena
Arteako eskolearen Semaforoa.
Igorreko eskolearen Gaiztoa izan nahi ez zuen otsoa.
Bagilak 1, eguaztena
Areatzako eskolearen Ro Ro Ro Rolling Stones.
Igorreko eskolearen Zuhaitz beldurtia.
Bagilak 2, eguena
Arteako eskolearen Osabaren heredentzia.
Igorreko eskolearen Inazio erregea.