futbola

Ligea irabazi eta mailaz igon da Arratia B

Asier Abrisketa 2022ko mai. 30a, 17:07

Lemoako Harrobik be badauka igoteko aukerea, promozino partiduak irabazi ezkero.

Gizonezkoen Arratia B taldeak puntu bakarra nahikoa eukan mailaz igoteko baina maiatzaren 28an Ugaon Iberlanda taldearen kontra jokatutako partidua 1-5 irabazi eban. Zaleen babes handia izan eben bai partiduan bai ospakizunean, zelaia arratiarrez bete zan eta.

“Denporaldiko balorazino ona egiten dot, hasikerako helburua ez zan igotea, talde ona geunkan goian egoteko, baina ez gendun pentsetan igon ahal izango ginanik. Denporaldi erdian apur bat bajatu ginan baina amaierea oso ona izan da. Gizonezkoen B taldea maila honetara igotea historikoa da, gainera Arratiako jokalariakaz egin dogu” adierazo dau Asier Etxezarraga presidenteak.

Lemoako Harrobik be bere eskuetan eukan promozinoa jokatuteko aukerea eta maiatzaren 28an lortu eban Arlonagusian Solokoetxe A taldeari 3-1 irabazita. Oin datorren aste bietan promozinoa jokatuko dau Atletismo Ortuellaren kontra, lehenengo partidua etxetik kanpo bagilaren 4an 19:30ean, eta bigarrena Arlonagusian jokatuko dau. “Gu promozinoa disfrutetan goaz, presino barik” dino Lemoako Harrobi taldeko zuzendaritza taldeko kide batek.

Gizonezkoen Arratia A taldeak be amaitu dau ligea eta 3-2 irabazi eban atzen partidua Zallaren kontra. Hirugarren postuan amaitu dau Arratiak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!