futbola

Harrobi eta Arratia B, mailaz igoteko lehian

Asier Abrisketa 2022ko mai. 23a, 11:38

Puntu bakarra behar dabe hurrengo jardunaldian, Arratia Bk Lurraldeko Lehen Mailara zuzenean igoteko eta Lemoako Harrobik promozino partiduak jokatuteko.

Gizonezkoen Arratia B taldeak ez dau partidurik jokatu joandako astegoienean. Datorren partidua, ligako atzena, Ugaon jokatuko dau zapatuan, hilak 28, Iberlanda taldearen kontra 18:45ean. Lehen postuan dago Arratia 31 jardunaldiren ostean 66 puntugaz, Iberlandaren kontra puntu bakarra lortu ezkero, Lurraldeko Lehen Mailan jokatuko dau hurrengo denporaldian

Gizonezkoen Arratia A taldeak ostera, domeka arrastian Astrabuduako Aren kontra etxetik kanpo jokatutako partidua 2-3 irabazi eban arren, hirugarren postuan amaituko dau ligea eta ez da mailaz igongo. Datorren partidua, ligako atzena, bigarren postuan amaituko dauan Zalla A taldearen kontra jokatuko dau Urbietan hilaren 27an, 20:30ean. Arratia A hirugarren postuan dago 71 puntugaz.

Andrazkoen Arratia A taldeak zapatuan jokatu eban Euskal Kopako partidua Real Sociedad B taldearen kontra eta 4-3 galdu eban. Hori izan zan Arratiak aurtengo denporaldian jokatutako atzen partidua. Arratia B taldeak ostera aurreko astegoienean amaitu eban ligea.

Lemoako Harrobi

Lemoako Harrobik zapatu arrastian jokatu eban Etxebarri taldearen kontra etxetik kanpo eta 2-0 galdu eban. Hainbat jente hurbildu zan Lemoatik Etxebarrira partidua ikustera taldeak egindako deialdiari erantzunez. “Eskerrik asko Lemoa! Beti errespetuz” inoen sare sozialetan. Atzen partiduaren faltan Lemoako taldeak igoera promozinoa jokatuteko aukerea dauka, horretarako Arlonagusian, zapatuan hilak 28, 18:00etan Solokoetxe A taldearen kontra jokatuko dauan atzen partidua bardinduteak balio deutso.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!