gurasoak

Arratiako Guraso Elkarteek jai bateratua egingo dabe

Asier Abrisketa 2022ko mai. 18a, 12:30

Maiatzaren 21ean, Basoan batuko dira jai giroan jan, olgau, bertsoak entzun eta erromeriagaz jantzan egiteko.

Zapatuan Arratiako Guraso Elkarteen topaketa jaia ospatuko da Bildosolako Basoa defendatzaileen etxean. Guraso eta seme-alabak eguerdiko 12:00etan batuko dira Igorreko eskolan, bertatik Basoara oinez joan eta jaiari hasierea emoteko. Parte-hartzeako, izena aldez aurretik emon behar da (egin klik hemen). Egitarauaz gain, txosnea eta musikea egun osoan egongo dira, bakotxak bere edalontzia eroatea gomendau dabe.

Danak Basoara heldu ostean, 13:00etan Dimako bertsolari gazteen bertsoek zabalduko dabe jardunaldia. Gero, institutuko ikasleek prestatutako mokautxoa eta postre mahaia egongo dira, adin guztientzako jolasakaz hasi aurretik.

Arrastiko 16:00etan olgetan jarraituko dabe, ginkana formatuan. Hau amaituta, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako gaztetxoentzako ezetuteko jolasak egongo dira. Holan, hurrengo ikasturtean institutura joakeran euren artean ezetuteko aukerea izango dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!