Arratia BHI

Arratia BHIko ikasle ohien bazkaria urrietara atzeratu da

Asier Abrisketa 2022ko mai. 17a, 16:38

Institutuaren 50. urteurrena ospatzeko batu behar ziran belaunaldi desbardinak patioan baina atzenean, uda ostea ospatuko da jaia.

Arratia BHIk 50. urteurrena ospatu dau aurtengo ikasturtean. Holan, hainbat ekintza egin ditue atzenaldian: urteurreneko ekitaldia, erakusketea, abestia, BEGITUko argitalpen berezia, murala eta abar. Ikasturteari eta ospakizunei amaierea emoteko, maiatzaren 28an ikasle ohien bazkaria egin behar zan. Halanda be, urrietara atzeratzea ebatzi dabe antolatzaileek. Bazkarira, atzen 50 urteetan bertan ikasi daben ikasle guztiak joan ahal izango dira. Institutu berean ikasitako belaunaldi desbardinetako jenteak alkar ikusi, ikasle sasoia gogoratu eta ondo pasetako helburuagaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!