lehiaketea

Martxan dago Bziber lehiaketearen bosgarren edizinoa

Asier Abrisketa 2022ko mai. 17a, 12:17

Bagilaren 10era arte, 13 eta 16 urte bitarteko gazteek hartu ahalko dabe parte barikuro egingo diran TikTok erronketan.

Azkue Fundazinoak bosgarrenez antolatu dau Bziber, TikTok bideo-plataformako lehen euskal lehiaketea. Maiatzaren 13tik bagilaren 10era, barikuro erronka bat egin beharko dabe gazteek eta sarien zozketan parte hartu ahal izango dabe. Aurtengo edizinoan Asier Burgete da lehiaketearen aurkezlea, Go!azen telesaileko protagonistea.

Bziber lehiaketan parte hartzeako, pauso bi egin behar dira. Lehenengo, TikTok edo Instagramen @bziber_lehiaketa profila jarraitu behar da eta bertan azaldutako erronka egin. Erronka bideo bat egitea izango da, gero hau sare sozialetan argitaratu eta Bziber kontua etiketau, edo mezu pribadu lez bialdu daiteke. Astero irabazle bi egongo dira, zozketaz aukeratuta. Kargagailudun motxila bat eta kargagailu eroangarria izango dira sariak.

Lehen probea, #zegaruna

Pasau jatzu inoz izozkia erosi eta jarraian bola lurrera jaustea? Edo etxeko lanak egiterakoan ohartzea liburua gelan itxi dozula? Egin bideo bat gertatzen zaizun holangoakaz Che la luna abestiagaz.

Zer egin behar da parte hartzeako?

  1. Jarraitu Tik Tok eta Instagramen (@bziber_lehiaketa)
  2. Partekatu probea Tik Tok-en eta etiketatu @bziber_lehiaketa edo bideoa mezu pribatuz bidali
  3. Hurrengo traolak jarri: #zegaruna #bziber #euskara #lehiaketa #euskaldunaktiktoken #euskalherria

 

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!