errugbia

5-33 galdu dabe Arratiko Zekorrek liderraren kontra

Asier Abrisketa 2022ko mai. 17a, 11:32

Denporaldiko atzenurreko partiduan Baztango Menditarrak aurka lehiatu ziran San Txismen, atzena Vithas Gaztediren kontra jokatuko dabe zapatuan.

2021/2022 denporaldian etxean jokatu daben atzen partidua izan zan Arratiko Zekorrak eta BRT Menditarraken artekoa. Liderrak partiduaren jaun eta jaube izan ziran hasikeratik eta 5-33 egin eban markagailuak baztandarren alde. Arratiarren aldeko entsegu bakarra Iñigo Ahedok lortu eban, 69. minutuan. Beste alde batetik, "Txirolo" jokalariak zelaia itxi eta oindik aurrera zuzendaritza lanetan jarraituko dabela adierazo dabe zekorrek sare sozialetan.

Hurrengo eta ligako atzen partidua maiatzaren 21ean jokatuko dau Arratiko Zekorrak taldeak. Vithas Gaztedi Bren kontra izango da partidua, Gamarran 16:30ean. Sailkapenean arratiarrak zazpigarren postuan dagoz eta arabarrak seigarrenean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!