futbola

Gizonezkoen Arratia B, Lurraldeko Lehen Mailatik gertuago

Asier Abrisketa 2022ko mai. 16a, 12:17

Andrazkoen Arratia Bk hamalaugarren postuan amaitu dau ligea. Gizonezkoen Arratia Ak, mailaz igoteko aukera asko galdu dauz Erandioren kontra galduta.

Gizonezkoan Arratia A taldeak 0-1 galdu eban maiatzaren 14an Erandio B taldearen kontra Urbietan jokatutako partidua. Datorren partidua Astrabuduako taldearen kontra jokatuko dau maiatzaren 22an 18:30ean etxetik kanpo. 36 jardunaldiren ostean eta ligea amaituteko jardunaldi bi falta diranean Arratia hirugarren postuan dago 68 puntugaz. Arratia A sano ondo ibili da urte osoan eta oindino badauka aukerarik, gatx daukan arren, mailaz igoteko.

Arratia Bk ostera San Miguel taldearen kontra Basaurin jokatutako partidua irabazi baeban mailaz igongo zan, baina gol barik amaitu zan partidua, 0-0. Arratia Bk deskantsua dauka datorren jardunaldian baina bigarren sailkatuak, San Miguelek, ez badau partidua irabazten Arratia Lurraldeko Lehen Maialara igongo da.

Arratia futbol taldeak igazko neguan emon eban jakitera gaur egungo presidenteak, Asier Etxezarragak, 13 urte eta gero ez ebala karguan jarraituko. Bagilaren 30etik aurrera Pedro Jose Ormazabalek hartuko dau bere lekua.

Andrazkoen Arratia A taldea ligea amaitu ostean Euskal Kopa jokatuten hasi da. Hilaren 14an Gasteizko Hauskaitz taldearen kontra irabazi eban 2-3. Oin final-laurdenak jokatuko dauz maiatzaren 21-22ko astegoienean Real Sociedad B taldearen kontra, etxetik kanpo.

Andrazkoen Arratia B taldeak ligako atzen partidua jokatu eban zapatuan, hilak 14, Sestao River taldearen kontra etxetik kanpo eta 6-1 galdu eban. Ligea amaituta 14. postuan amaitu dau Arratia Bk.

Lemoako Harrobi

Lemoako taldeak 3-0 irabazi eban Orduñaren kontra Arlonagusian hilaren 14an jokatutako partidua. Datorren partidua Etxebarri A talde liderraren kontra jokatuko dau hilaren 21ean arrastiko 18:45ean etxetik kanpo. Partidu hori irabazi ezkero lehen postuan ipiniko da Lemoako Harrobi. Bigarren postuan dago Lemoako taldea ligea amaituteko partidu bi baino ez diranean falta 66 puntugaz.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!