futbola

Bihar irabazi ezkero, mailaz igongo da Arratia B

Asier Abrisketa 2022ko mai. 13a, 12:53

Bihar arrastiko 18:00etan Basaurin jokatuko dan partidurako, babesa emoteko deialdia zabaldu dabe taldekideek.

Bihar arrastian jokatuko da Arratia Bren urteko partidurik garrantzitsuena. Basauriko Abaroa zelaian izango da neurketea, San Miguel taldearen aurka 18:00etan. Sailkapeneko lehen talde bien arteko partidua Arratiak irabazi ezkero, lurraldeko bigarren mailatik lehenengora egingo dau salto.

Holan, etxetik kanpo jokatzen dabenez, arratiako futbolzaleak Basaurira joateko deialdia zabaldu dabe taldekideek: "Zure laguntza behar dogu!". Abaroa zelaian Urbietako giroa bardindu gura dabe, etxean lez sentidu eta San Migueleri konfidantzaz aurre egiteko.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!